Zarauzko Sustraia Kirol Ekitaldiak taldearen ekimenez, "herri kirolen ikuspegi berritzaile batetik sortutako liga formatuko lehiaketa" jaio berri da: Kirol Herri txapelketa. Ekainaren erdi aldera Zarautzen egindako aurkezpen ekitaldian adieraz zutenez, aizkora eta harri-jasotzea uztartzen ditu lehiaketa horrek, eta herri kiroletan "parekidetasuna, ikusgarritasuna eta goi mailako kirola" uztartu nahi ditu.
Lau taldek hartu dute parte txapelketa horretako lehen aldian, bi jardunalditan banatuta. Lehena ekainaren 15ean jokatu zuten Deban eta bigarrena ekainaren 21ean Aian. Bi jardunaldi horietako irabazleek jokatuko dute aurtengo txapelketako finala. Debako jardunaldiko irabazleak Maddi Gesalaga, Beñat Telleria eta Mikel Larrañaga izan ziren irabazleak; Aian, berriz, Julen Alberdi 'Txikia IV.a', Estefania Etxebeste eta Paulo Azpiazu.
Finala, berez, Zarautzen zen jokatzekoa, baina azken orduko aldaketa bat dela medio, Zumaiak hartuko du azken jardunaldia. Datorren asteazkenean izango da, hilaren 16an, 19:30ean hasita, Eusebio Gurrutxaga plazan.