Datorren asteburuan itzuliko dira zinema emanaldiak Aita Marira, oporren ondoren

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 9a

Bizpahiru astez itxita egon da Zumaiako zinema aretoa, oporrengatik. Datorren asteburuan Santiago Segurak zuzendutako Padre no hay más que uno 5: nido repleto komedia emango dute.

Ekainaren amaieran egindako San Pedro jaien bueltan, Zumaiako Aita Mari zinema aretoa itxi zuten bizpahiru astez, oporrengatik. Denbora horretan ez da zinema emanaldirik ez bestelako ekitaldirik izan Txomin Agirre kaiko aretoan. Emanaldiak datorren asteburuan itzuliko dira. 

Uztailaren 11tik 14ra bitartean, Santiago Segurak zuzendu eta antzeztutako Padre no hay más que uno 5: nido repleto komedia emango dute herriko aretoan. Segurarekin batera, Toni Acosta, Loles Leon edo Leo Harlemek osatzen dute aktore taldea. Saioak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerakzumaia.eus webgunean erosi ahal izango dira sarrerak aldez aurretik. 

Uztailean zehar beste film hauek emango dituzte Aita Marin: Cómo entrenar a tu dragon (uztailaren 18tik 21era, 19:30ean), Sirat. Trance en el desierto (uztailaren 25etik 28ra, 19:30ean), eta Kayara. Inka gerraria (uztailaren 27an, 17:00etan).

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide