'Bertikalean' erakusketa kolektiboa zabalduko dute gaur Oxforden

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 10a

'Bertikalean' bilduman erakutsitako lan batzuk. (Miriam Romatet)

Hamabi artistaren lanak erakutsiko dituzte Alondegiko Oxford aretoan uztailaren 27ra arte. Gaur zabalduko dute erakusketa, 18:30ean. 

Eskultura lanak ikusgai izango dira gaurtik uztailaren 27ra arte Alondegiko Oxford aretoan. Bertikalean du izena bildumak, eta bertan hamabi artistaren lanak erakutsiko dituzte. Gaur arratsaldean zabalduko dute erakusketa, 18:30ean.

Aretoak egunero zabalduko ditu ateak erakusketak irauten duen denboran, 18:30etik 20:30era. Asteburu eta jaiegunetan ere bisitagai izango da eguerditan, 12:30etik 14:00etara. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide