Organo eta klarinete kontzertua emango dute Mª Carmen Azpeitiak eta Marixi Sesmak, bihar Parrokian

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 12a

Mª Carmen Azpeitia San Pedro Parrokiko organoa jotzen pasa den San Pedro eguneko mezan. (Juan Luis Romatet)

Nazioarteko X. Flysch Organo Jaialdiko kontzertua, eta 20:00etan hasiko da San Pedro parrokian. 

Pasa den asteburuan eman zioten hasiera aurtengo Nazioarteko X. Flysch Organo Jaialdiarekin, Debako elizan emandako kontzertuarekin. Hamargarren aldia betetzen du aurtengoarekin organoak ezagutzera emateko antolatu zuten zikloak, eta Debako elizarekin batera, Zumaiako San Pedro parrokiak, Getariako Salbatore elizak eta Orioko San Nikolas elizak hartuko dituzte zikloko emanaldiak.

Bihar Zumaiaren txanda izango da, eta justu bi herritarrek emango dute kontzertua, Mª Carmen Azpeitia organo jotzaileak eta Marixi Sesma klarinetistak. Emanaldia 20:00etan hasiko da, aipatu bezala, San Pedro parrokian.

Hamabost erregistroko instrumentua

Stoltz anaiek 1890. urtean egindako organoa da Zumaiako San Pedro elizan dagoena. Estilo erromantiko frantsesean eraikitakoa, hamabost erregistro ditu eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean banatuta. Instrumentu hori XVI. mendeko aurreko organoaren kaxaren barruan dago. Tamaina gorabehera, bere edertasun eta konposizio bereziak moldakortasun harrigarria eskaintzen die organo-jotzaileei.

Erlazionatuak

Altxorrak erakusten, musikaren bidez

Juan Luis Romatet / Gipuzkoako Hitza uzt 06 Kultura

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide