'Padre no hay mas que uno 5: nido repleto' filmarekin itzuliko da oporretatik Aita Mari zinema

Maria Maya Manterola 2025eko uztailaren 11

Bizpahiru astez itxita egon da Zumaiako zinema aretoa, oporrengatik. Gaurtik astelehenera Santiago Segurak zuzendutako Padre no hay más que uno 5: nido repleto komedia emango dute.

Bizpahiru astez itxita egon da Aita Mariko zine aretoa, oporrak tarteko. Gaur zabalduko dute berriz ere, eta astebururo izango da zine eskaintza.

Gaurtik astelehenera bitartean, Santiago Segurak zuzendu eta antzeztutako Padre no hay más que uno 5: nido repleto komedia emango dute herriko aretoan. Segurarekin batera, Toni Acosta, Loles Leon edo Leo Harlemek osatzen dute aktore taldea. Saioak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerakzumaia.eus webgunean erosi ahal izango dira sarrerak aldez aurretik. 

Uztailean zehar beste film hauek emango dituzte Aita Marin: Cómo entrenar a tu dragon (uztailaren 18tik 21era, 19:30ean), Sirat. Trance en el desierto (uztailaren 25etik 28ra, 19:30ean), eta Kayara. Inka gerraria (uztailaren 27an, 17:00etan).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide