Zabalik da Beheko Plaza elkartearen Benidormeko bidaiarako izen ematea

Maria Maya Manterola 2025eko uztailaren 12a

Benidorm.

Urriaren 2tik 11ra bitartean egingo dute bidaia erretiratuen elkarteko bazkideek. Elkarteak Hogarrean duen bulegoan eman beharko da izena. 

 

Aurreko urteetan bezala, Benidormerako (Herrialde Katalanak) bidaia antolatu du Beheko Plaza erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideentzako. Datorren urrian egingo dute, eta bederatzi eguneko iraupena izango du. Hain zuzen, urriaren 2tik 11ra bitartean egingo dute bidaia.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Dagoeneko zabaldu dute horretarako aukera, Beheko Plazak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean.

Bidaiaren inguruko xehetasunak Hogarreko sarreran dagoen iragarpen taulan aurkitu dezakete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide