Atzo goizean eman zieten hasiera Narrondoko San Kristobal jaiei. Jarduera ugari izan zen goiz partean: behin txupinazoa jaurtita, elizkizunean eta hamaiketakoan elkartu ziren auzotarrak. Arratsalde partean, berriz etxeko txikienek puzgarriez, ur jolasez nahiz Guka txokoko eskulan eta globoez gozatu ahal izan zuten.
Gaur ere jai giro ederra izango dute auzoan. Hona hemen gaurko eta datozen egunetako egitaraua:
Uztailak 11, ostirala
- 19:00. Sagardo dastaketa pintxoekin karpan. Dastatuko diren sagardoak inguruko baserrietakoak izango dira.
- 21:00. Izer eta Alabier trikitilariak.
Uztailak 12, larunbata
- 15:30. Mus eta Eskoba txapelketak. Txapelketetarako izenak ordu erdi lehenago emango dituzte, 15:00etan. Mus txapelketaren kasuan, bikoteko 25 euro ordainduko dira, eta eskobakoan 15 euro bikoteko.
- 20:30. Sardina jana. Sardinak doan eta saiheskiak eta edariak ordainduta.
- Ondoren, Obeneuke Trikitilari Taldea.
Uztailak 13, igandea
- 11:00-14:30. Artisau azoka eta talogileak.
- 12:45. Jon-Jaione eta seme alabak.
- 18:00. Herri kirol jaialdia.
Aizkolariak: Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi Txikia eta Ugaitz mugerza. Elkarren aurka hainbat lan: aizkoran, aizkoran zutik, trontzan eta korrika. Harrijasotzaileak: Ainize Zumeta, Maddi Gesalaga eta Paulo Azpiazu. Hainbat harri motekin erakustaldia. - Bitartean, Jagoba trikitilaria arituko dira, eta Etxalarrek taloak salduko ditu.