Urola plazako aparkalekuak berrantolatzeko lanak egingo dituzte aste honetan

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 14a

Urola plaza.

Bihar hasita, Estazioko industrigunean kokatzen den plaza aparkalekuak margotuko ditu udalak. Dena ondo bidean, lanak ostiralerako amaitzea aurreikusten dute. 

Margoketa lanak egingo ditu udala haste honetan Estazioko industrigunean kokatzen den Urola plazan. Udalarena esanetan, lan horiekin "aparkaleku gunea hobetu" nahi dute. "Egun, eremu horretan nahaste handia egoten da aparkatzeko orduan: kamioientzako markak baino ez daude, eta ez dago argi zenbat plaza dauden guztira. Egoera horri irtenbidea emateko, Udalak aparkalekuak ordenatuko ditu eta antolamendu berria ezarriko du, autoentzako aparkaleku plaza gehiago sortu ahal izateko".

Behin lanak amaituta, 130 aparkaleku egokituko direla gaineratu du, horietatik sei autokarabanei zuzendutakoak. 

Lanak bihar goizean abiatuko dituzte, eta ondo bidean ostiralean amaitu. Hori dela eta, plazan aparkatuta dauden autoak leku horretatik kendu beharko dira gaur 20:00ak baino lehen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide