Errioan bainatzea debekatu dute, uraren kalitateagatik

Juan Luis Romatet

Urolaren itsasadarra.

Osasun Sailak egindako azken analisien arabera, gainditu egin da araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoetan onartutako muga. Hala, analisi berriak egin bitartean bainua debekatu dute. 

Urola ibaiaren itsasadarrean bainatzea debekatu dute. Azken egunetan Osasun Sailak egindako analisien arabera, errioko urak gainditu egin araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoetan onartutako muga. Beraz, Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira uraren kalitatea hobetu bitartean. 

Osasun Sailak datozen egunetan hartuko du errioko uraren lagin berri bat, eta emaitzaren zain egon beharko da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez jakiteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide