Geoparkeko luiziak katalogatzeko lanei ekin diete

Juan Luis Romatet

Zientzialariak katalogatze lanak egiten. (Euskal Kostaldeko Geoparkea)

Formazio horiek katalogatu eta ulertzeko lanak abiatu dituzte Modenako (Italia) bi zientzialarien laguntzarekin. 

Mutriku, Deba eta Zumaiako eremuetan izandako luiziak katalogatzeko lanei ekin die Euskal Kostaldeko Geoparkeak egunotan. Lan horiek, aipatu formazioak ulertzeko baliagarriak izango direla uste du erakundeak, eta horretarako mendi lanak egiten ari dira azken egunetan. Modenako (Italia) Unibertsitateko bi zientzialarien laguntza ari dira jasotzen horretarako. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide