Gipuzkoako Foru Aldundiko eta lurraldeko Batzar Nagusietako kideen bisita izan zen atzo Zumaian. Geoparkeak urte hauetan guztietan egindako lanaren berri izateko bertaratu ziren Xabier Arruti, Lurralde Oreka Berdeko Diputatua, Arantza Ariztimuño, Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria eta Batzarretan ordezkatuta dauden alderdietako zenbait batzarbide ere. Haiei gehitu zitzaizkien Debako eta Zumaiako alkateak. Denek ere Geoparkea zer den ezagutzeko parada izan zuten.
Labarretan hasi zuten bisita eta itsasoz jarraitu zuten. Bietan ere, urte hauetan guztietan egindako lanen berri eman zieten eta geoturismoaren inguruan bisita gidatuak duten garrantzia azpimarratu zieten.