Estazioko industriaguneko aparkaleku gunean margoketa lanak ari dira egiten egunotan

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 17a

Marrak margotuta Urola plazan. (Juan Luis Romatet)

Industriaguneko Urola plazako zabalgunean kokatutako aparkaleku gunea berrantolatzeko asmoz ekin diete lan horiei.

Doako aparkaleku guneetako bat da Estazioko industriagunea. Hura berrantolatu nahian, enpresa artean kokatzen den Urola plazako zabalgunean margoketa lanak ari dira egiten egunotan, marrak margotuz. Udalaren esanetan, berrantolaketa bidez autoentzako 130 aparkaleku izango dira plaza horretan, horietatik sei autokarabanei zuzendutakoak. 

Aste hasieran ohar bidez azaldu zuenez, lanak biharko amaitzea aurreikusi du udalak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide