Zumaiako Futbol Taldeak aurkitu du gizonezkoen lehen taldearentzako entrenatzailea. Azken urteotan taldearen gidaritza eraman duen Ander Treviño eibartarrak jarraituko ez zuela iragarri zion klubari 2024-2025 denboraldi amaieran. Haren lekua Iñigo Mendiak hartuko du. Hala iragarri du klubak sare sozialetan argitaratutako eduki batean.
1982. urtean Tolosan jaioa, Beasain, Vasconia, Euskalduna eta Tolosa bezalako taldeak entrenatu ditu aurretik. Azken urteotan Donostiako Antiguoko klubeko lehen taldearen ardura hartu zuen.
Bigarren entrenatzailea ere tolosarra izango dela iragarri du Zumaiakok, Eduardo Valeron, hain zuzen. Biak ala biak " ilusioz eta lanerako gogoz" daudela ere esan du klubak.