Fantasiazko film bat emango dute datorren asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Cressida Cowell idazlearen liburuetan oinarritutako Cómo entrenar a tu dragón pelikula ikusi ahal izango da gaurtik astelehenera bitartean, egunero, 19:30ean.
Sinopsia
Hipo, Mema uhartean bizi den haur bikingo bat, bere herriaren tradizioei desafio egin die eta herensuge baten lagun bihurtuko da. Lotura horrek izaki mitologiko horien izaera argituko du, eta mehatxu arriskutsu bati aurre egiteko giltzarri bihurtuko da.