Zirku tailerra eta ikuskizuna izango dira bihar arratsaldez Zumaian

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 19a

'Mikra' ikuskizuneko irudia. (Berdinki)

Berdinki taldeko kideek emango dute tailerra zein ikuskizuna. Odieta frontoian egingo da, baina euria egiten badu lekuz aldatzea aurreikusten du udalak. 

Zirkuaren munduan murgiltzeko aukera izango dute herritarrek igande arratsaldean. Izan ere, zirku tailerra eta, jarraian, ikuskizuna programatu ditu Udaleko Kultura Sailak igande arratsalderako. 

Hasteko, 17:00etatik 18:30era bitartean zirku tailerra egingo dute. Haren amaieran, 19:00etan hasita, ikuskizuna izango da, Berdinki taldearen Mikra ikuskizuna, hain zuzen. Biak ere Odieta frontoian egingo dira, euririk egiten ez badu, behintzat. Eguraldi kaskarrarekin, jarduerak lekualdatzea aurreikusi du. Horren berri garaiz emango luketela ere esan du udalak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide