Gaur arratsaldean ziren eskaintzekoak Odieta frontoian zirku tailerra eta ondorengo ikuskizuna. Euri arriskuagatik, baina, lekuz aldatu dute Aitzuri frontoira.
Lekua bai, baina bertan egitekoa zirenak ez du aldaketarik izango. Hain zuzen ere, 17:00etatik 18:30era bitartean zirku tailerra egingo dute. Haren amaieran, 19:00etan hasita, ikuskizuna izango da, Berdinki taldearen Mikra ikuskizuna, hain zuzen. Leku desberdinean, baina zirkuaren munduan murgiltzeko aukera izango dute herritarrek gaur arratsaldean.