Uztailak 10az geroztik ikusgai daude Oxford aretoan hamabi artisten askotariko lanak, tartean Luisa Aldabururenak. Lekunberrin bizi den zumaiarrak, baina, horiekin nahikoa ez eta horma irudia ere osatu du asteburuan zehar, Kofradian kokatuta dagoena. Uda osoan zehar egongo da bertan kokatuta.
"Zerbait osagarria egin nahi nuen, eta udalari proposamena egin eta onartu egin zuten", dio sortzaileak. Bere esanetan, sororitatea da lanaren abiapuntua, baita lanaren izena ere. Hortik abiatuta, Aldaburuk hainbat emakume margotu ditu muralean, erdikoa "erorita bezala", eta besteak berari ari dira laguntzen eta altxatzen. "Sare bat irudikatu nahi nuen bertan, eta kolorea sartu diot alaitasuna eta indarra emateko", gehitu du.