Haur andana Aitzurin egindako zirku tailerrean

Juan Luis Romatet

Zirku tailerra eta ikuskizuna egin zituzten igande arratsaldez Zumaian. Hasiera batean Odietan ziren egitekoak, baina eguraldi iragarpenek Aitzurira lekualdatzera behartu zituzten.

Haur denei gustatuko zaie zirkua. Pailazoak, akrobaziak, txiribueltak... Mundu horretara gerturatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldez Aitzuri frontoian egindako tailerrean eta jarraian izandako ikuskizunean. Odietan ziren biak egitekoak, baina eguraldiaren iragarpenengatik lekuz aldatu zuten pilotalekura. 

Argazkiak: Miriam Romatet

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide