Pasa den larunbatean eman zioten hasiera Jai Alai ligarako puntuagarria den Gernikako Grand Slamari. Bi partida jokatu zituzten Bizkaiko herri horretako frontoian, eta bigarrenean aritu zen Ludovic Laduche lapurtarrak eta Imanol Lopez zumaiarrak osatutako bikotea. Barandika eta Gorka Sorozabal izan zituzten aurkari, eta uste baino erraztasun handiagoarekin nagusitu ziren bigarrenak.
Lehen jokoan dominatzaile garbiak izan ziren Barandika eta Sorozabal, eta 15 eta 8 emaitzarekin irabazi zuten. Bigarrenean borroka gehiago izan zen, baina, hala ere, 15 eta 11 emaitzarekin nagusitu ziren.
Txapelketako hirugarren jardunaldian itzuliko dira Laduche eta Lopez Gernikako frontoiko kantxara, Johan eta Del Rioren aurka. Partida irabazi beharko dute txapelketan aurrera egin nahiko badute.