Datorren igandean jokatuko dute Urola ibaiaren 49. igoera-jaitsiera

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 21a

Duela bi urteko probako irudia.

Goizeko 11:00etan hasiko da piraguismo proba eta ordubetez ezingo dira kirol portuko itsasontziak atera. 

Aurtengoarekin 49. aldia beteko du Itxas Gain piraguismo klubak antolatutako Urola ibaiaren igoera-jaitsierak. Datorren igandean jokatuko dute estropada, goizeko 11:00etan hasita. Aurten itsasbeherarekin batera jokatuko dute proba, eta horrek zirkuituan aldaketak egin behar izatea eragin du.

Ohi bezala, piraguistak lehorretik aterako dira, Santiago hondartzatik, hain zuzen. Behin piraguetara igota, eskoilerari buelta eman eta errioan gora egingo dute, ur araztegi parean buelta eman, eta ibaian behera egiteko. Piraguistak Talaipe pareraino helduko dira, han buiari buelta eman, eta berriro ibaian gora egin eta Itsas kiroldegi parean kokatuko duten helmugara heltzeko. 

Paolbideko buelta bitan egingo dutela-eta, kirol portua itxita egongo da ordubetez, 11:00etatik 12:00etara bitartean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide