Gazte bat atxilotu dute Zumaian indarkeriarekin lapurreta egiteagatik

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 21a

Tren geltokian egin zuten ertzainek atxiloketa. (Juan Luis Romatet)

Gertakaria atzo arratsaldeko lehen orduan izan zen. Gazte batek adineko bat lurrera bota zuen eta erlojua lapurtu zion. Susmagarritzak jotzen zuten pertsona tren geltokian atxilotu zuten.

25 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Zumaian, ustez adineko bati bortxaz erlojua lapurtzeagatik. Segurtasun sailak adierazi duenez, gertakaria atzo arratsaldez izan zen, lehen orduan. Dirudienez, gazte batek adineko pertsona bat lurrera bota zuen eta erlojua lapurtu zion. 

Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen, eta lapurretaren biktimarekin egon eta gero, ingurunea miatzeari ekin zioten. Adinekoak emandako deskribapenaren antza zuen pertsona bat ikusi zuten eta identifikatu ondoren, atxilotu egin zuten indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxiloketa tren geltokian egin zutela jakin du hedabide honek. 

Atxilotutako pertsona Ertzain etxera eraman zuten, handik epailearen aurrera eraman aurretik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide