Jubenil mailako emakumeen Europako eskubaloi txapelketa jokatuko dute Montenegron uztaila eta abuztuaren artean. Bertan arituko da Espainiako eskubaloi selekzioa. Cristina Cabezas hautatzaileak hamazazpi jokalari eramango ditu, eta horien artean arituko da, pibote postuan, Lide Arrizabalaga Pulpo klubeko jokalari zumaiarra. Eskualdeko beste jokalari bat ere deitu du hautatzaileak, Zarautz klubeko Elene Fresco, hain zuzen.
Deialdia osatuko duen taldea gaur elkartuko da Granollersen (Herrialde Katalanak), entrenamendu saioak egiteko. Hilaren 29an joango dira Belgradora (Serbia), eta handik Montenegrorako bidea hartuko dute. Espainiako selekzioak egun bat geroago jokatuko du lehen partida. A multzoan arituko dira, Danimarka, Suedia eta Turkiarekin batera.
Hilaren 30ean Danimarkaren aurka jokatuko dute; Turkia izango dute aurkari egun bat geroago, uztailaren 31n, eta atsedenaldi txiki bat izan ondoren, preliminary round faseko azken partida jokatuko dute Suediaren aurka.