Gig & Klik izeneko karta jokoa prestatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Familia osoari zuzendutako jokoa da, eta modu dibertigarrian Geoparkean dauden Geologia Interesguneak (GIG) identifikatzea du helburu. Izan ere, Geoparkeak azaldu duenez, toki inbentario edo gida moduko bat ere bada jokoa.
65 Geologia Interesgunek osatzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkeak, eta horiek erakusketako asmoz sortu dute jokoa. Familia jolasa da eta joko ezberdinak egin litezke karta hauekin, jokalarien adinaren edo gogoaren arabera. Horrekin batera, kartetan ageri diren lekuak bisitatzera ere animatu nahi dituzte jokalariak.
Karta joko hori Debako, Mutrikuko eta Zumaiako turismo bulegoetan dago salgai, 10 euroan.