Azpeitian jokatuko duten zesta punta jaialdian arituko dira Watkins eta Lopez

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 24a

Frida Watkins, erdian, aste honetan Azpeitian egindako aurkezpenean. (Eraman)

Abuztuaren 1ean, Saninazio bigarren egunean, jokatuko dute jaialdia Izarraitz frontoian, eta bertan arituko dira bi puntista zumaiarrak.

Hiru hamarkada eta gero, zesta punta Azpeitira itzuliko da. Abuztuaren 1ean, Saninazio bigarren egunean, zesta punta jaialdia jokatuko dute Azpeitiko Izarraitz frontoian, eta bertan arituko dira Zumaiako bi puntista: Imanol Lopez gizonetan eta Frida Watkins emakumeetan.

Bi partidaz osatuko da 19:00etan jokatuko den jaialdia. Hasteko, emakumeen lehia izango da; Elaia eta Eneritz, Helena eta Fridaren aurka arituko dira. Jaialdiari amaiera emango dion partidan, berriz, gizonetan, Erkiaga-Lekerika eta Barandika-Lopez neurtuko dira. 

Jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai daude Eramanjaialai.com webgunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide