41. Zumaiako Musika Jaialdia

Gaurtik aurrera salgai izango dira SASek emango duen kontzerturako sarrerak

Juan Luis Romatet

Sapere Aude Sinfonietta iazko Musika jaialdian emandako kontzertuan.

Sapere Aude Sinfoniettak kontzertua emango du abuztuaren 3an Zumaiako Musika Jaialdiaren barruan. Afagi elkartearen aldeko kontzertua izango da, eta gaurtik salgai izango dira sarrerak Turismo Bulegoan. 

Ohikoa duen bezala, Sapere Aude Sinfonietta orkestrak kontzertua eskainiko du Zumaiako Musika Jaialdiaren barruan. Mikel Emazabalek zuzenduko du musika taldea, eta Aaron Coplanden Apalachian spring eta Nicolai Rimsky Korsakoven Scheherezade obrak joko ditu. Emanaldia abuztuaren 3an izango da, 20:00etatik aurrera, Zumaiena ikastolako aretoan. 

Emanaldia Afagi Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkartearen aldekoa izango da. Sarrerak salgai izan dira orain arte entradium.com atarian, eta gaurtik aurrera Turismo Bulegoan ere salgai izango dira.

Kontzertura agertu ezin ez, eta elkartea lagundu nahi dutenek 2 euroko laguntza eman ahal izango dute 0 ilarako sarrera erosita, aipatu webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide