'Sirat. Trance en el desierto' eta 'Kayara inka gerraria' filmak ikusi ahal izango dira asteburuan

Maria Maya Manterola 2025eko uztailaren 25a

Helduei zuzenduriko filma gaurtik astelehenera bitartean botako dute 19:30ean; haurrentzakoa, igandean, 17:00etan.

Aste honetan ere izango da zinemaz gozatzeko aukera Zumaian. Gaurtik astelehenera bitartean, Sirat. Trance en el desierto filma botako dute egunero, 19:30ean. Filmak kontatzen du nola heltzen diren gizon bat eta bere semea Marokoko desertuko rave batera, desagertutako alaba eta arrebaren bila. 

Haurrentzako, berriz, Kayara. Inka gerraria pelikula proiektatuko dute igandean. Emanaldia 17:00etan izango da, eta ikus-entzuleek inken inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon-talde esklusibo batekin elkartzea amesten duen neska gazte baten ibilerak jarraituko dituzte. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide