Hamabi artistaren lanak –tartean, Luisa Aldaburu zumaiarrarenak– biltzen dituen Bertikalean erakusketa ikusgai izan da azken asteotan Alondegiko Oxford aretoan. Eskulturak dira piezak, eta bertikalitatea landu dute artistek horietan guztietan. Igandea izango da erakusketa ikusteko azken eguna; 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara artean zabalduko dute aretoa.