Olarrusuben urpekaritza bataioak izango dira arratsalde partean Arranplan

Maria Maya Manterola

Urpekaritza bataio bateko artxiboko irudia. (Guka)

Urpekaritza munduan lehen pausoak emateko aukera izango dute gaur arratsaldean Arranplara bertaratuko direnek. 12 urtetik gora izan beharko dute parte hartuko dutenek. 

 

Olarrusub elkarteak antolatuta, urpekaritza bataioak egingo dituzte gaur arratsaldean Arranplan. Neoprenoko jantziak soinean dituztela, aire botilak bizkarrean jarrita, urpekaritza munduan lehen pausoak emateko aukera izango dute ekintzan parte hartuko dutenek. Material guztia klubak jarriko du. 

Jardueran parte hartu nahi dutenek nahikoa izango dute momentuan bertan Arranpla ingurura gerturatzea, Olarrusubek jakinarazi duenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide