Txoka arrunta (Linaria cannabina)

Imanol Manterola 2025eko uztailaren 27a

Uztaileko Zumaia Guka aldizkariko Laboaren txoriak atalerako sortutako edukia da honakoa.

Euskal Herrian eta Europan ohikoa den txori txikia da txoka arrunta, eta bere kantu bereizgarriagatik eta kolore apalagatik ezagutzen da. Udaberritik aurrera, pase garaian, talde handietan ikustea ohikoa da, beste espezie batzuekin nahastuta.

Habitat desberdinetan ikus dezakegu, sastraka, landa eremu, baso hertz, zelai… baita lotaregi eta parke urbanoetan ere. Hazi jaleak dira; bereziki, karduaz eta beste landare batzuen haziez elikatzen da, baina intsektuez ere hornitu daiteke. Ar eta emeen artean bada desberdintasunik: emeak kolore apalak ditu, marroi okre tonuekin, eta bularrean orban ilun txikiak ditu. Arrari, berriz, udaberrian buru atzealdea grisaxka jartzen zaio; kopeta eta bularra gorri ikusgarriekin apainduz. Udazkenean, muda ostean, asko itzaltzen zaizkie kolore gorri horiek. Gazteak direnean, oso antzekoak izaten dira. Kantari fina da, eta garai batean etxekotzeko ohitura handia zegoen.

Habia sastraka baxuetan edo zuhaitzetan egiten dute, adar txikiak eta goroldioak erabiliaz. Lau-sei arrautza jartzeko gai da.

Beste izen batzuk: kardantxori, burugorri, pardillo…

Luzera eta hego zabalera:

13 zentimetro eta 21-25 zentimetro.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide