Uztailean zehar Alondegiko sarreran ikusi ahal izan dira Distira Zumaiako argazkizale elkartearen lehiaketa sozialera aurkeztutako lanak. Erakusketa egunotan ikusi ahal izango du orain arte horretarako aukerarik izan ez duenak, abuzturako kendu egingo baitute.
Urritik maiatzera bitartean egiten dute lehiaketa soziala, parte hartzen duten argazkilariei erronka bat jarriz: gai jakin batzuen inguruko lanak atera behar izan dituzte. Hogeitik gora bazkide ditu gaur egun Zumaiako argazki elkarteak, eta horietatik hamabostek hartu dute parte lehiaketa sozialaren azken edizioan. Horien guztien lanak ikus daitezke Alondegian.