Datozen bi asteetan musikarekin loturiko emanaldi ugari izango da herrian. Izan ere, asteartetik abuztuaren 10a bitarte, Zumaiako 41.Musika Jaialdiaren aitzakian, kontzertu, proiekzio, dantza eta askotariko emanaldiez gozatzeko aukera izango da.
Etzi hasiko da, asteartea, klarinete laukoteen lehiaketako irabazleen kontzertuarekin. Emanaldi gehienak doakoak izango badira ere, Sapere Aude Sinfoniettak abuztuaren 3an Zumaienan eskainiko duen kontzerturako aurrez eskuratu beharko dira sarrerak, entradium.com atarian edo Turismo Bulegoan. Aurreko urteetan egin bezala, aurtengoan ere bildutako dirua Afagi elkarteari —Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartearentzat– emango diete.
Egitaraua
Uztailak 29, asteartea
19:00. Klarinete Maratoiko laukote irabazlearen kontzertua eta Musika Jaialdiko egitarauaren aurkezpena, Mari kalean.
Uztailak 31, osteguna
13:00. Musika Bandaren eskutik, haurrentzako emanaldia, Foronda jauregiaren kanpoaldean: Peru eta Otsoa. Narratzailea: Amaia Ruiz de Galarreta.
Abuztuak 1, ostirala
20:00. San Pedro Abesbatzaren eskutik, Lirikaren gaua, parrokian.
Abuztuak 3, igandea
20:00. Aaron Copland Appalachian Spring / Rimsky Korsakov Scheherazade kontzertua, Sapere Aude Sinfoniettaren eskutik, Zumaienako aretoan. Sarrerak: entradium.com.
Abuztuak 5, asteartea
20:00. Ballet proiekzioa, Aita Mari aretoan: Romeo y Julieta Londongo Royal Ballet & Operako bertsioa.
Abuztuak 6, asteazkena
19:30. Opera proiekzioa: Carmen Royal Opera Houseko bertsioa.
Abuztuak 7, osteguna
20:00. Dantza garaikidea, Odietan:
- Lasala Burnt.
-DAB konpainiaren Non Zira, zuzeneko abesbatzarekin.
Abuztuak 9, larunbata
20:00. Iñar Sastre Trio jazz kontzertua: Iñar Sastre, Jon Piris eta Mikel Urretagoiena-Ravel 150, Oxford aretoan.
Abuztuak 10, igandea
20:00. Donostiako Hamabostaldia Zumaian: Vivalma hirukoaren Numen (Musika barrokoa), parrokian.