Getxoko bandera irabazi dute Zumaiako beteranoek

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 28a

Zumaiako beteranoak, Getxon irabazitako banderarekin, Erribera kalean. (Juan Luis Romatet)

Beteranoen ligari amaiera ematen zion estropada jokatu zuten larunbatean Getxon (Bizkaia), eta Zumaiako beteranoak izan ziren irabazleak. 

ABE arraunlari beteranoen liga hamabi estropadaz osatu da aurtengoan, eta larunbatean jokatu zuten azken arraunketa saioa. Azkenerako utzi dute Zumaiako arraunlari beteranoek irabazlearen bandera astintzeko aukera. Hala egin zuten, Getxoko XXI. Beteranoak traineru estropada irabazi baitzuten zumaiarrek. Pozaren pozez aritu ziren banderarekin kalean zehar, behin etxeratuta, zapatu gauean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide