Bihar jarriko dituzte salgai Euskal Jai eguneko herri bazkarirako txartelak

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 28a

Euskal Jai eguneko herri bazkariaren artxiboko irudia.

Euskal Jai eguna ospatuko dute Zumaian abuztuaren 8an. Egun horretarako prestatutako egitarauaren barruan, herri bazkaria egingo dute. Bazkarirako txartelak bihar jarriko dituzte salgai Turismo Bulegoan.

Gala eguna eta Kuadrilla egunarekin batera, Euskal Jai eguna da abuztuko jai tradizionala Zumaian. Abuztuaren 8an egingo dute, ohi bezala, ostiralez. Ez dira faltako bertso saioak, azoka edo, arratsalde partean, sagardo dastatzea. 

Horien guztien artean, 15:00ak aldera, herri bazkaria ere egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan. Paella, sagardoa edo ura, euskal pastela eta kafea izango dute parte hartzaileek menu bezala. Txartelak bihartik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan, 10 euroan; 6 euroan haurren kasuan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide