Larunbatean jokatuko dute Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba. Donostian hasi eta hamaituko den probak lurraldeko herri ugari zeharkatuko ditu. Azken urteotan gertatu bezala, tropela Zumaiako hirigunetik pasatuko da, eguerdi partean.
Txirrindulariak kostako errepidean barrena etorriko dira Zumaiara. Etxezarreta kaletik helduko dira 12:48ak aldera, eta behin Axular, Txikierdi eta Narrondo igarota, Arroa Behetik Zestoarako bidea hartuko dute.
Segurtasuna bermatu asmoz, errepidea aurretik itxiko dute. Udalak jakitera eman duenez, Zumaiako sarrera eta irteerak itxita egongo dira 11:45etik 13:00etara bitartean.