Itziarko kopraixetarako autobus zerbitzu bereziak jarri ditu Lurraldebusek

Juan Luis Romatet 2025eko uztailaren 31

Kopraixetako irudia. (Berriketan.eus)

Abuztuaren 2 eta 6ko gauetan izango dira busak Deba, Itziar eta Zumaia artean. 

Uda sasoian festak dira nonahi, eta abuztuaren hasierarekin batera Itziarren izango dituzte jaiak. Abuztuaren 1etik 6ra bitartean kopraixak ospatuko dituzte Itziarren.

Inguruko herrietako bizilagunen joan-etorriak errazteko, Lurraldebusek gaueko autobusak jarri ditu abuztuaren 2ko (larunbata) eta 6ko (astazkena) gauetarako, Deba, Itziar eta Zumaia artean.

Zumaiatik honako orduetan aterako dira busak, Patxita Etxezarreta kaleko geralekutik: 22:30ean, 00:00etan, 01:30ean, 03:00etan eta 04:30ean. Itziartik itzulerako busak, aldiz, honako ordutegia izango dute: 22:00etan, 23:30ean, 01:00etan, 02:30ean eta 04:00etan. Itziarko kasuan, N-634 errepideko geralekuan hartuko dituzte busak, ostatuaren aurrean. Lurraldebusek adierazi du gaueko tarifa kobratuko zaiela erabiltzaileei. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide