Euskal Jai eguneko herri bazkarirako azken txartelak geratzen dira saltzeke

Juan Luis Romatet

Herri bazkarko artxiboko irudia.

Bihar jarriko dituzte salgai Turismo Bulegoan Euskal Jai eguneko herri bazkarirako azken txartelak.

Azkar ari dira saltzen abuztuaren 8an, ostirala, Euskal Jai egunaren bueltan egingo duten herri bazkarirako txartelak. Udaleko Kultura Sailak azaldu duenez, azken txartelak geratzen dira saltzeke, eta bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira Turismo Bulegoan, 10 euroan, 6 euroan haurren kasuan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide