Azken urteotan bezala, dendak kalera atera ziren, Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako Braderie azokan. Herriko 25 saltokik hartu zuten parte abuztuaren 18 eta 19an egindako jardueran. Zozketak ere izan ziren aurten ere: 500 euroko balioa zuten erosketa txartelak zozkatu zituen elkarteak erosketaren bat egin zuten guztien artean.
Behin saridunen izenak aterata, elkarteak aste honetan eman ditu 100 euroko balioa duten bost txartel. Saridunak honako hauek dira: Itziar Carmona, Ramona Casado, Alizia eta Mikel Odriozola (aita), Ana Begoña Sancho eta Sofia.