Abertzaletasunaren etorkizunaz eta emakumeen zereginez hizketan, EAJren ekitaldian

Juan Luis Romatet

Aitana Agirre, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Maribel Vaquero, atzo Zumaian. (EAJ Gipuzkoa)

Maria Eugenia Arrizabalaga, Maribel Vaquero eta Aitana Agirre aritu ziren atzo solasean, alderdi jeltzaleak antolatutako solasaldian. 

Zumaiako EAJk mota desberdinetako ekitaldiak antolatu ohi ditu San Inazio egun bezperan, alderdi jeltzalearen urteurrenaren atarian. Atzo abertzaletasunaren etorkizuna eta emakumeen zeregina izan zuten hizpide Alondegiko Oxford aretoan egin zuten solasaldian. Hizlariak Maria Eugenia Arrizabalaga GBBko presidentea eta Zumaiako alkate ohia, Maribel Vaquero Espainiako Kongresuko bozeramailea eta Aitana Agirre EGIko kideak izan ziren. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide