Zumaiako Musika Jaialdiko hitzordua berezia izan ohi da San Pedro Abesbatzarentzat. Jaialdiko emanaldi finkoa izaten da Zumaiako abesbatza horrek ematen duena, eta aurtengo aldian ere ez du hutsik egingo. Zarzuela eta opera oihartzunak izeneko emanaldia prestatu dute aurtengo jaialdirako. Emanaldia 20:00etan izango da, San Pedro parrokian.
Kontzertu honetan, zarzuela eta operako hainbat lan bildu dituzte, bi generoen arteko loturak eta berezitasunak azpimarratuz. Abesbatzako kideen arabera, genero bien arteko konbinazioak ikuspegi zabala eskaintzen du musikaren eta arte eszenikoaren tradizioen inguruan.
Zarzuela, Espainiako musika dramatikoaren adierazpide gisa, eta opera, nazioarteko musika lirikoaren eredu nagusietako bat bezala, estilo, egitura eta eduki aldetik aberastasun handikoak.
Hautatutako operak, batik bat, XIX. mendeko italiar bel canto eta erromantizismoaren adierazgarri dira. Zarzuelak, aldiz, nagusiki XIX. mende amaierakoak eta XX. mende hasierakoak dira.
Emanaldian, ahots bakarlariek, pianistak eta abesbatzak parte hartzeko dute. Beraien lankidetzaren bidez publikoari musika-pasarte hautatu hauek hurbiltzea du helburu kontzertuak. Hau Guztia Amaia Aldalur Goikoetxearen zuzendaritzapean.