Peronea hautsitako Zumaiako emakume bat erreskatatu dute Pirinioetan

Juan Luis Romatet

Brecha de Rolando.

Ezbeharra atzo arratsaldeko lehen orduetan gertatu zen, eta Guardia Zibilaren mendiko taldeak helikoptero bidez eraman zuen Ordesara. Handik erietxea bideratu zuten. 

Guardia Zibilaren mendiko taldeak Zumaiako emakume bat erreskatatu zuen atzo Pirinioetan. Aditzera eman duenez, 48 urteko emakumeak istripua izan zuen Ordesa eta Monte Perdido parke naturalean kokatzen den Brecha de Rolando inguruan, Fanlo (Aragoi, Espainia) aldean.

Emandako informazioaren arabera, istripuaren ondorioz, emakumeak peronea hautsia zuen. Helikopteroz atera zuten ingurune hartatik, eta Ordesako zelaigune batera eraman zuten, handik, anbulantzian, ospitalera eramateko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide