Betis taldean arituko da aurrerantzean Malen Solozabal futbolari zumaiarra

Juan Luis Romatet

Malen Solozabal (goiko ilaran, ezkerretik zazpigarrena), Betiseko beste jokalariekin. (Real Betis)

Sevillako (Andaluzia, Espainia) taldeak fitxatu du Realean aritutako jokalari zumaiarra. Lehen Federazio mailan lehiatuko da irailarekin batera hasiko den denboraldian. 

Malen Solozabal futbolari zumaiarrak Betis taldearekin fitxatu du denboraldi berrirako. Realeko jokalaria izana, Andaluziako klubean arituko da denboraldi berrian, Lehen Federazio mailan (Emakumeen futboleko bigarren mailan).

Defentsa lanetan aritzen da Solozabal, eta Sevillako taldea indartze aldera fitxatu du Betisek. 19 jokalariz osatuko da taldea, horietatik hamar heldu berriak. 

Ligako lehen jardunaldia irailaren 9an jokatuko dute, eta Betisek Kanariar Uharteetara joan beharko du, Tenerife taldearen aurkako partida jokatzera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide