Zabaldu dute Anton Egigurenen erakusketa Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 2a

Margoez, argazkiez eta marrazkiez osatutako bilduma proposatu du artista zumaiarrak. Erakusketa abuztuaren 17ra arte bisitatu ahal izango da. 

Ostiralarekin batera zabaldu zuten Anton Egiguren artista zumaiarraren azken erakusketa, Alondegiko Oxford aretoan. Margoez, argazkiez eta marrazkiez osatutako bilduma prestatu du erakusketa honetarako, eta lehen unetik interesa piztu du. Jendetza bertaratu zen atzo arratsaldez erakusketaren irekierara. 

Erakustaldia abuztuaren 17ra arte bisitatu ahal izango da Alondegia kultur etxeko erakusketa aretoan, egunero 18:30etik 20:30era. Asteburu eta jaiegunetan eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide