Azken urteotan gertatu bezala, Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba Zumaiako erdigunetik igaro da. Getariatik etorri dira txirrindulariak Zumaiara, N-634 errepidetik. Iragarritako orduan izan dira parte hartzaileak Zumaian, eguerdiko ordu batak jotzeko hamar bat minutu falta zirenean. Aurretik, ihes eginda, dozena bat laguneko taldea pasa da, eta pare bat minutura, luze luze eginda, eta ia Etxezarreta kale osoa hartzen zuela, tropela.
Zubitxikia pasata, Axular ibiltokia hartu dute txirrindulariek, handik Arroabera heltzeko. Bidegurutzean, Zestoarako bidea hartu du Klasikoak.
Eguraldia lagun, herritar ugari kokatu da errepideko bi ertzetan txirrindulariak ikusi ahal izateko.