Loiolako festetako batel estropadetan nagusi izan dira Zumaiako ontziak

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 2a

Zumaiako arraunlariak, gaur Donostiako Loiola auzoan. (Telmo Deun A.E.)

Donostiako Loiola auzoan ospatzen ari diren San Inazio jaien barruan, batel estropadak izan dituzte gaur goizean. Telmo Deun arraun elkarteko ontziak dominatzaileak izan dira jokatutako hiru banderatan. 

Adin nagusiko arraunlariak traineru denboraldian murgilduta dauden bitartean, harrobiko kirolariek Donostiako Loiola auzoan ospatzen ari diren San Inazio jaien barruan antolatutako batel estropadetan lehiatu dira. Urumea ibaian jokatu dituzte estropadak, erlojuaren aurka, eta Zumaiako ontziak izan dira nagusi, jokoan ziren hiru banderak irabaziz, kadete eta jubenil mutiletan, eta jubenil neskatan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide