Dotoretasuna Gala eguneko argazki txokoan

Erredakzioa

Gala eguna ospatu zuten atzo Zumaian, eta azken urteetan egin bezala, argazki txokoa jarri zuten Alondegi parean. Oholtza txikira igo ziren lagunen argazkiak ikus daitezke Zumaia Guka webgunean. 

Ospakizunak eta jai giroa izan ohi da Zumaian abuztuko lehen hiru asteburutan. Hileko hiru hitzorduetatik lehena, Gala eguna, atzo egin zuten, eta ohi bezala, herritarrak, gazte zein heldu, dotore atera ziren kalera.

Azken urteetan egin bezala, udalak eta Gukak argazki txokoa jarri zuten Alondegi parean, nahi zuten guztiek argazkiak atera zitzaten. Hemen ikus daitezke aurtengo txokoan izandakoaren emaitza. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide