Arrantzale txikiak gustura aritu dira Anaderen lehiaketan

Maria Maya Manterola

Atzo goizean jokatu ziren Anadek helduentzat eta haurrentzat antolaturiko txapelketak. Haurren artean, Irati Mera eta Zao bo Yang izan ziren lehenak.

Abuztu hasieran urtero legez, helduentzako eta haurrentzako arrantza lehiaketak izan dira aurtengoan ere. Atzo jokatu ziren bi txapelketak: helduen artean, Aitona Periko ontzia izan zen irabazlea kabra eta dontzeilen lehiaketan. 7 eta 15 urte arteko haurrek ere beren abilezia erakutsi zuten arrain txiki lehiaketan, eta hogeitik gora arrantzale txiki giro ederrean aritu ziren arrantzan.

Bi kategoriatan jokatu zuten txapelketa: 7 eta 11 urte artekoetan, Zao bo Yang saritu zuten, eta 12 eta 15 urte bitartekoen artean, Irati Mera. Sari berezi bat ere banatu zuten: Julen Goñik jaso zuen, arrain txikiena arrantzatzeagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide