Haurrek hondarrarekin eskulturak egiten ikasteko bi saio izango dira abuztuan

Maria Maya Manterola

Hondarrezko eskulturak Santiagon, iaz. (Felix Aizpurua)

Andoni Bastarrikak harea erabilita eskulturak egiten irakatsiko die haurrei. Ostegunean izango da lehen tailerra, etzi, goizez, Santiago hondartzan.

Urtero bezala, haurrak harea erabilita eskulturak egiten ikasteko bi saio antolatu ditu Zumaiako Udalak abuzturako. Andoni Bastarrikak gidatuko ditu biak, eta Santiago hondartzan elkartuko dira, dortokak, izurdeak, itsasoko izarrak nahiz gazteluak egiten irakatsiko die haurrei. 

Lehen saioa ostegunean izango da, etzi, Santiagon, 11:00etatik 14:00ak bitarte. Bigarrena, berriz, abuztuaren 22an, leku eta ordu berean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide