41. Zumaiako Musika Jaialdia

Sapere Aude Sinfoniettaren kontzertua, bideoan

Maria Maya Manterola 2025eko abuztuaren 5a

Mikel Emezabalen zuzendaritzapean, Zumaiako orkestrak kontzertua eman zuen igandean Zumaienan. Hona hemen emanaldiaren bideo laburpena.

Igandean eman zuen Sapere Aude Sinfoniettak aurtengo Musika Jaialdiaren barruan antolaturiko kontzertua. Mikel Emezabalen zuzendaritzapean, Aaron Copland konposatzaile estatubatuarraren Appalachian spring eta Nikolai Rimsky-Korsakov errusiarraren Scheherezade jo zituen orkestrak. Bideo honetan ikus daiteke emanaldiaren laburpena. 

Gaur, opera

Musika Jaialdiaren barruan antolaturiko opera proiekzioa izango da gaur Aita Marin. Hain zuzen, Romeo eta Julietaren Londongo Royal Ballet eta Operako bertsioa ikusi ahal izango da zine aretoan, 19:00etatik aurrera. Sarrerak leihatilan bertan salduko dituzte, emanaldia hasi aurretik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide