Maite Etxaberen lorpenak aitortzeko ekitaldia egin du Itxas Gainek

Maria Maya Manterola

Argazkia: Itxas Gain.

Portugalen jokatutako munduko pista txapelketan bost domina eskuratu ditu beteranoen kategorian. Denboraldian zehar beste hainbat lorpen pilatu ditu, eta horiek aitortzeko ekitaldi xumea egin zuten atzo piraguistek.

Maite Etxabe piraguista zumaiarrak lorpen ugari eskuratu ditu Portugaldik. Joan den astean jokatu zen Montemor O Velho hirian munduko pista txapelketa, eta beteranoen mailan, bost domina poltsikoratu zituen: hiru urre, eta zilar eta brontze bana. 

Itxas Gainek lortutakoa aitortu nahi izan dio klubeko lehendakaria ere baden Etxaberi itzuleran. Atzo egin zuten ekitaldi xumea klubaren lokalean bertan, eta han elkartu ziren piraguista zumaiar gazte eta helduak. Aurreskua dantzatzeaz gain, lore sorta bat oparitu zieten Etxaberi. 

Beste hainbat lorpen

Denboraldi osoan zehar aritu da Etxabe bikain. Estatuko txapelketa guztiak irabazi ditu, eta gainera, Portugalen Europako Maratoi Txapelketan bi domina ere eskuratu ditu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide