'Pitufos' filma ikusi ahal izango da asteburu honetan Aita Marin

Maria Maya Manterola

Animaziozko filma ikusteko lau saio izango dira gaurtik astelehenera bitartean. Sarrerak aurrez online eros daitezke, edo emanaldia hasi aurretik, Aita Mariko leihatilan bertan.

Zinemaz gozatzeko aukera izango da asteburu honetan ere herrian. Gaurtik astelehenera bitartean, Pitufos animaziozko filma ikusteko lau saio izango dira, egunero, 19:30ean. 

Pitufo aita modu misteriotsuan bahituko dute Gargamelek eta Razamelek, eta hura askatzeko misio batera eramango ditu Pitufinak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide